Torreciudad bi minutu

Comparte
Enviar Imprimir Facebook Tuenti Twitter
Tamaño de letra


Huesca probintzian, Barbastrotik 24 kilometrora, kokatzen da Torreciudadeko santutegia, Cinca ibaiaren ezkerraldean, El Grado urtegiaren ondoan, inguru eder batean. Torreciudadeko Ama Birjinaren jaiera XI. Mendean hasi zen ermita zaharretik gertu eraikita dago. Izena arabiar zaintza-dorre batetik datorkio. Dorre horren hondakinak ermitatik metro batzuetara daude.

Santutegia Ama Birjinari eskainita dago. San Josemaria Escrivá de Balaguerrek, Opus Deiren sortzaileak, sustatu zuen eraikuntza, eta 1975ean gurtzara zabaldu zen. Osorik, Heliodoro Dols arkitektoaren obra hau, oinarrizko osagai batez, adreiluz, eraikita, mota desberdinetako formak sortzea lortzen du. Aragoiko tradiziozko eraikuntza osagaiak modu berezi batez erabiltzen ditu artelan bat sortuz.

Barnean, harzurizko erretaulanabarmentzen da, Joan Maynek egina. Ama Birjinaren hainbat eszena azaltzen ditu. Irudi erromanikoa erdian jarrita dago. Santutegiko linea guztiak erretaulara zuzentzen gaituzte. Erretaularen erdian sagrarioa, Jesusen aurrean egoteak otoitzean laguntzen digula, eta Ama Birjinaren irudia. Ezkerrean, San Josemaría Escrivá de Balaguerren irudia erantsi zen. Sakramentu santuaren kaperan brontze urreztatuzko Kristoren irudia, Pasquale Sciancalepore artista italiarrak zizelkatua. Organoa ere berezia da, lau mila hodi baino gehiagokoa.

Nabe nagusiak goian korua du. Azpian, kriptan, Pilar, Loreto eta Guadalupeko Ama Birjinari eskainitako kaperetan, aitorleku ugari daude. Laugarren kapera bat ere badago, Familia Santuari eskainia. Eraikuntzaren ondoan, zelaigune eder bat arku multzo batez inguratua.

Santutegi ekitaldi guztiak Eukaristiaren kultua dute helburu nagusitzat, batez ere Meza Santua, eta Ama Birjina beneratzea. Pelegrinazio eta erromesaldi asko babesten ditu ere. Sarrera librea da eta doan eskaintzen dira argibide idatziak, ikus-entzunezkoak eta bisitaldi gidatuak.

Gaur egun, lurralde honetako gune erakargarrienetako bat da, organo kontzertuak eta beste zenbait kultura ekitaldi eskaintzen dituena. Horretaz gain Zaragoza (Pilarreko basilika), Torreciudad, Montserrat eta Lourdes lotzen dituen Ruta Mariana sustatzen du. Torreciudadeko Ama Birjinaren festa abuztuko 15aren hurrengo igandean ospatzen da.


Hemen jaso dezakezu pdf bat Torreciudad Gaztelania hizkuntza eta inguruei buruzko oinarrizko argibideak dakarzkiena.
Torreciudad Santuario de Torreciudad
22391 Torreciudad (Huesca)
Tel: 974 30 40 25
info@torreciudad.org
Colaboran
Turismo de Aragón Ana y Blanca Salvarrey del Cerro S.A.
Diseño y Desarrollo: WebDreams | Contacto | Mapa Web | Aviso Legal |
Feed RSS
|
¿Qué es Torreciudad?
-------------------------------------------
Organiza tu visita
-------------------------------------------
Vive el santuario
-------------------------------------------